XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hondartzako futbol lehiaketa hasi da Zarautzen.Zarauzko hondartzako futbol lehiaketak 41. txapelketara heldu da.
Eta aurtengo
Ostiralean seniorrak jokatu zuten, beste era batera esanda nagusiak jokatu zuten.
Hauekin batera kadeteak jokatu zuten.
Lehen egunean 20 futbol zelai antolatu zituzten hondartza zabalean zehar.
Umeri dagokiena larunbatean hasi zen.
Eta bi txanda eratu behar zituzten 49 zelaiak antolatzeko.
Igandean berriro nagusiak hartu zuten txanda.
Ostiralean hasi eta asteburu guztian zehar Zarautzen hondartza futbola izan da.
Hondartza futbola orain 41 urte hasi zen, Emilio Olazabalek
Hurrengo urteetan Pako Urkia eta Irigaray izan dira bultzatzaileak.
Orain jende asko da lantegi honetan.
Eta lantegi honek pozten ditu antolatzaileak.
Hondartzatik atera dira futbolari ospetsuak.
Futbolari hauen artean Bilboko Athletian atezaina izandako Jose Angel Iribar, Uranga, Argote anaiak, Churruca, batzu
Hala ere ez da lantegi hau Zarauzko Kirol Elkarteak antolatzen duen kirol ekintza bakarra.
Hor ditugu futbola, eskubaloia, igeriketa, atletismoa, crossa, halterofilia eta herri mailan eratzen dituen ekintza
Aurten azken urteotan baino talde gehiago agertu dira hondartzako lehiaketa honetara.
Guztira 184 talde ditugu.
Horietatik 144 talde Zarauzko eskolatako umeekin osatutakoak ditugu.
Eta 23 neskekin osatutakoak dira.
Neskekin orain bost edo sei urte hasi zuten.
Ikastolan zebilen neska talde batek bere Jose Mari maixuari izugarrizko tabarra eman ondoren.
Lehen urte horretan neskak mutilen aurka jokatu behar izan zuten.
Eta noizean behin irabazi bazuten ere, gehienetan galdu.
Baina hurrengo urtean neska taldeak
Horrela gaur ditugun 23 neska talde horiek osatu arte.
Gutxi gora behera 280 neska inguru bildu dituzte ikastolakoak eta La Sallekoak, pilota biribil horren atzean ibiltzeko.
Partidu bakarra jokatu gabe.Asteburu honetan Zarautzen jokatu diren partidu horietatik bakarra gelditu da
Gainerako 49ak jokatu dira.
Jokatzeke geratu den bakarra Rte. Masoparri - Herri Irratiaren artekoa da.
Ostiral bertan jokatu behar zena.
Bainan bi taldeen artean hitz egin ondoren data jarri dute eta hurrengo txanda aurretik jokatzea erabaki dute.
Hemendik aurrera izango diren datak ondorengoak dira: urrian 12, 13 eta 14 (dagoenez jokatuak), 27 eta 28